Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Azken bi final zortzirenak Legutio eta Langraiz jokatuko dira asteburu honetan

2022/04/07
Arabako Bertsolari Txapelketako azken bi final zortziren erabakiorrak asteburu hoentak jokatuko dira Legution eta Langraizen. Igandean jakingo da zein bertsolari pasako dira hurrengo fasera, final laurdenetara.Seina bertsolarik parte hartuko dute saio bakoitzean, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Lehen asteburuko 3 saioak burututa, final zortzirenak amaitzeko bi saio falta dira, bata Legution jokatuko da ostiralean eta bigarrena larunbatean Langraizen. 

Behin hasiera emanda, datozen bi asteburuetan lehen fasea jokatuko da 5 saiotan, 5 herritan: Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen izango direlarik norgehiagokak.

Legution, apirilaren 8an, ostirala, hasiko da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Hirugarren final zortzirena izango da, 20:00etan hasiko da.

Legution kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

 

Gai emailea Eli Plazaola Zubizarreta izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da Oihane Pereak 2007ko, 2009ko, 2013ko eta 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketak irabazi dituela eta 2012an Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketan ere lehena izan zen Lautadako taldearekin batera. 

Saioaren informazio gehiago hemen

Langraizen, apirilaren 9an, larunbatabosgarren final zortzirena izango da,17:30ean hasiko da.

Langraizen kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea Oier Suarez Hernando  izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da Peru Abarrategi 2017 eta 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan da.

Saioaren informazio gehiago hemen.