Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola

Bertsolaria. Gasteizko Bertso-Eskolaren sortzaileetakoa (1982). 1984an, Arabako Lehenengo Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen. Geroztik, San Prudentzio Sariketan urtero parte hartu izan du eta birritan izan da txapeldun. Arabako Bertsolari Txapelketan ohiko partaidea. 2010eko Kuadrilla arteko Txapelketan "Kakiturri" taldean finalista. Arabaz kanpolko sariketetan ere (Xenpelar...). Plaza-saioetan askotan kantari. Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan zen.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Araia, otsailak 9

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Hasierako agurra
Felipe Zelaieta Txurruka, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 8ko nagusia

FELIPE, ez daukazu oso garbi zergatik, baina urteak dira zure bikoteak bere RIKARDO aitarekin/amarekin ez duela hitz egiten. Umea izan berri duzu eta bera izan da lehena ospitalera bisitan etortzen. Biok ume jaioberriarekin zaudete bakarrik gelan.

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Iñaki Viñaspre Simon 8ko txikia

Lagunak zarete. Atlantikoan zeharreko bidaia bat egiten ari zarete itsasontziz. Lehenengo eguna da eta orduak daramatzazue jota zorabiatuta botaka eta botaka.

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 10eko txikia

Zu RIKARDO udaltzaina zara, eta JON, zure 18 urteko iloba da. Gaur zuk RIKARDO, JON iloba kontrol batean geratu, eta kotxeko leihatila jaitsi bezain laster kalamu usaina sumatu duzu.

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Puntuari erantzunak

1.Futbolak oraindik du jarraitzaile asko, 2.Apustuak sortzen du menpekotasuna,

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Bakarka, gaia emanda

Antzezle profesionala zara, orain dela urte batzuk hori ogibide izateko apustua egin zenuen. Baina bizitzeko ez duzu diru nahikorik irabazten.

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Bukaerako agurra

Dulantzi, martxoak 16

Oihane Perea Perez de Mendiola, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 10eko txikia
RIKARDO eta OIHANE, gurasoak zarete. Zazpi urteko semeak galdetu dizue umeak nola sortzen diren, nola azaldu pentsatzen hasi zarete.