Oier Suarez Hernando
Etxean bertsozaletua, ikastolan bertsolaritza landu zuen, Serapio Lopez irakasle zuela. 2009an Zalduondoko Bertso-Eskola sortu eta partaide, Oihane Perea irakasle zuela. Bertso-eskolako irakaslea izan da. 2010eko Kuadrilla arteko Txapelketan kantatu zuen. 2011tik, Arabako Bertsozale Elkartearen zuzendaritza kide, gaur sustapen arduraduna. Txapelketan eta plazako saioetan dihardu.
