Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Manex Agirre Arriolabengoa

Aramaioko bertsolaria. 2000an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko taldean txapeldun. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun. Euskal Herriko 2013ko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Hala Bedi irrati libreko Bertxoko irratsaioan ibilitakoa eta Bertxoko sariketa antolatzailea izan da. Arabako Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna eta zuzendaritza kidea izan zen 2013ra arte. Plazaz plaza dihardu.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Araia, otsailak 9

Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra
Paula Amilburu Izargarai, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko nagusia

Anai arrebak zarete, MANEX neska, eta PAULA mutila. Parrandara etxetik irteterakoan gurasoek, zuri MANEX kontuz ibiltzeko esan dizute, zuri PAULA ondo pasatzeko.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko txikia

Bikotea zarete. Gaur ume txikia lehen aldiz aiton-amonekin utzi eta lagunekin afaltzera joateko geratu zarete. Oraintxe esnatu berri zarete, gaueko hamabiak dira, etxeko sofan lo geratu zarete

Manex Agirre Arriolabengoa, Felipe Zelaieta Txurruka 10eko txikia

Ama/aita-alabak/semeak zarete. MANEX, 13 urteko alaba/semea zara. Zure FELIPE, amak/aitak, eskolaz kanpoko jardueren zerrenda ekarri dizu, batean izena eman dezazun. MANEX , zuk ez duzu nahi.

Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak

1.Etorkinek dituzte ateak itxita, 2.Guk bidaiatzen dugu nahi dugun lekura,

Manex Agirre Arriolabengoa Bakarka, gaia emanda

Ikasketak ordaintzeko taberna batean hasi zinen lanean; lizentziatura aspaldi amaitu zenuen arren taberna berdinean jarraitzen duzu lanean.

Manex Agirre Arriolabengoa Bukaerako agurra

Legutio, martxoak 9

Serapio Lopez Ortueta, Manex Agirre Arriolabengoa 8ko txikia
Bizilagunak zarete. MANEX, hilabete honetan hiru lanpas (edo felpudo) desagertu dira ataritik, gaur interneten begira, ikusi duzu SERAPIOk salgai dituela bertan antzerako lanpasak. Etxeko atarian elkartu zarete.
Aitor Ugarte Eriz, Manex Agirre Arriolabengoa 10eko txikia
MANEX eta AITOR, bi musikari zarete, entzun duzuen araudi berriaren arabera tabernetan kontzertu bakarra eskaini ahalko da hilabetean. Arduratuta zaudete horrek zuengan izango duen eraginagatik.
Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak
1. GORA BEHERA UGARI DITUGU BIZITZAN, 2. BELDURRIK AL DIOZU HUTS EGITEARI? 3. AKATSEN BIDEZ ASKO IKASTEN OMEN DA,

Gasteiz, martxoak 30

Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra
Manex Agirre Arriolabengoa, Iñaki Viñaspre Simon 10eko txikia
Zu IÑAKI telefono konpainiako langilea zara eta zu MANEX bezeroa. MANEXek internetera ezin konektatuta dabilela eta deitu du. 40 minutu daramazue telefonoz elkar ezin ulertu.
Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak
1. EUSKALDUNAGOA DA ORAINGO ARABA, 2. KORRIKA EGINGO DUGU GUZTIOK BATERA,
Peru Abarrategi Sarrionaindia, Manex Agirre Arriolabengoa Sei puntuko motza
Zuek urpekaritza ikastaroa elkarrekin egiten ari zarete . Orain arte igerilekuan egin dituzue ariketak. Gaur lehen aldiz itsasoan praktikatuko duzue.
Iñaki Viñaspre Simon, Manex Agirre Arriolabengoa Iparragirrerena
Zu MANEX aske bizi zaren txoria zara. Kaiolan bizi den IÑAKI txoria ikusi eta berarengana hurbildu zara txioka.
Manex Agirre Arriolabengoa Kartzela
Zure familiako ohiturarekin apurtzea erabaki duzu.
Manex Agirre Arriolabengoa Bukaerako agurra