Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Felipe Zelaieta Txurruka

Bertsolaria. Mallabiatarra (Bizkaia) sortzez, baina Gasteizen bizi da. Arabako Bertsolari Txapelketan, Kuadrilla artekoan eta plaza-saio askotako bertsolaria da. 2012tik Bertsoaren Saltsan Bertso-Eskola irakaslea da. Zenbait urtez, Arabako Bertsolari Txapelketan antolakuntza lanean jardun du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Araia, otsailak 9

Felipe Zelaieta Txurruka Hasierako agurra
Felipe Zelaieta Txurruka, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 8ko nagusia

FELIPE, ez daukazu oso garbi zergatik, baina urteak dira zure bikoteak bere RIKARDO aitarekin/amarekin ez duela hitz egiten. Umea izan berri duzu eta bera izan da lehena ospitalera bisitan etortzen. Biok ume jaioberriarekin zaudete bakarrik gelan.

Paula Amilburu Izargarai, Felipe Zelaieta Txurruka 8ko txikia

Lehengusuak/lehengusu-lehengusinak zarete. Lehengusu afaria izan duzue gaur eta izeba baten etxean egin behar duzue lo. Izebaren etxeko giltzak galdu dituzuela ohartu zarete portalean.

Manex Agirre Arriolabengoa, Felipe Zelaieta Txurruka 10eko txikia

Ama/aita-alabak/semeak zarete. MANEX, 13 urteko alaba/semea zara. Zure FELIPE, amak/aitak, eskolaz kanpoko jardueren zerrenda ekarri dizu, batean izena eman dezazun. MANEX , zuk ez duzu nahi.

Felipe Zelaieta Txurruka Puntuari erantzunak

1.Adiskide onenak beti gertu daude, 2.Etsaiak ere sarri daude gertuegi,

Felipe Zelaieta Txurruka Bakarka, gaia emanda

15 urte eta gero, txirrindularitza profesionala utzi berri duzun emakumea zara.

Felipe Zelaieta Txurruka Bukaerako agurra