Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aroa Arrizubieta Barredo

Armentia ikastolan, bertsolaritza ikasgaian bertsozaletu zen, Uxue Diaz de Cerio irakasle izanik. Bertako Bertxilika bertso-eskolan hasi zen, Maddi Gallastegi irakasle. 2013ko eskolarteko topaketan partu hartu zuen. 2016an Arabako Eskolartekoa irabazi zuen lehendabiziko aldiz. 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten duen lehenengo arabarra izan zen.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Zigoitia, otsailak 16

Oihane Perea Perez de Mendiola, Aroa Arrizubieta Barredo 8ko txikia
Lagunak zarete. Eguneroko estresagatik ihes egin behar zenutela eta, nekazalturismo batera joan zarete egun batzuk pasatzera. Bertara heldu eta mugikorrean estaldurarik ez dagoela ikusi duzuenean larritu egin zarete.
Irati Anda Villanueva, Aroa Arrizubieta Barredo 10eko txikia
Duela hilabete batzuk Euskaraldian izena eman zenuten enpresa bateko bi lankide zarete. Zuk IRATI txapa soinean eramaten jarraitzen duzu; AROA, zuk ordea, ez.

Dulantzi, martxoak 16

Aroa Arrizubieta Barredo, Oihane Perea Perez de Mendiola 10eko nagusia
OIHANE adin txikikoentzako harrera etxe batean dagoen nerabea zara eta AROA bertako hezitzailea. OIHANE atzo ihes egin zenuen eta gaur harrapatu eta harrera etxera itzularazi zaituzte. AROA atean dago zure zain.
Beñat Garaio Mendizabal, Aroa Arrizubieta Barredo 10eko txikia
AROA eta BEÑAT, jubilatuta zaudete. Pentsio duinak lortzeko plataforman zabiltzate urte hauetan lanean. Azken aldian zuen aldarrikapenak komunikabideetan indarra galtzen ari direla eta, ekintza berriak pentsatzen hasi zarete.
Aroa Arrizubieta Barredo Bakarka, gaia emanda
Beldurra gainditu duzunetik, zure umoreak hobera egin du.

Gasteiz, martxoak 30

Aroa Arrizubieta Barredo Hasierako agurra
Oihane Perea Perez de Mendiola, Aroa Arrizubieta Barredo Sei puntuko motza
Zuek pisua konpartitzen duzuen ikasleak zarete. 5000 piezako puzzle bat oparitu zizueten, Picassoren Gernika koadroa, eta astebete daramazue ia etxetik irten gabe.
Aroa Arrizubieta Barredo Bukaerako agurra