Zigoitin jokatu zen 2. final laurdena
Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena joan zen. Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen irudia fondoan, mikroak eta bertsozaleak prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen faseko, final laurdenetako, bigarren saioa burutu zen. Zigoitian jokatu zen aurreko larunbatean.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)
Serapio Lopez Ortueta (Baranbio)
Unai Bengoetxea Mujika (Oion)
Aitor Ugarte Eriz (Aramaio)
Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz)
Irati Anda Villanueva (Gasteiz)
Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu zuen puntu gehien, 246 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Oihane Perea: 246 puntu
Aroa Arrizubieta: 236 puntu
Aitor Ugarte: 215,5 puntu
Serapio Lopez: 211,5 puntu
Irati Anda: 201,5 puntu
Unai Bengoetxea: 199,5 puntu
Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Etxaun Otaño izan zen Zigoitiako aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Fernando Sopelana. Idazkari lanetan Ainhoa Aizpurua.
Datorren larunbatean, Aramaion, bigarren final laurdena jokatuko da.