Larunbatean jokatuko da Dulantzin azken finalerdi erabakiorra
Otsailaren 9an hasi zuen bidea 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketak. 3 final laurden jokatu dira Araian, Zigoitin eta Aramaio. Finalerdietako bigarren fasea Legution hasi zen martxoaren 9an eta asteburu honetan bukatuko da Dulantzin.
Larunbat honetan Dulantzin jokatuko da, Kultur etxean, 17:30ean. Kantuan ondoren bertsolariak arituko dira:
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)
Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)
Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz)
Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz)
Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzea 2017ko Arabako txapelduna den Oihane Pereak (4 txapela ditu) kantatuko duela . Aroa Arrizubieta eta Beñat Garaio lehen aldiz ari dira Arabako Bertsolari Txapelketan kantatzen.
Bertsolari hauek, Dulantziko saioan lortzen duten puntuazioaren arabera izango dute aukera finalera sailkatzeko.
Finalerdietan parte hartzen duten 12 bertsolariek behin baino ez dute kantatuko fase honetan, saio honen puntu metaketaren arabera sailkatuko dira finalera hurrenez hurren 6 bertsolari.
Gai-emailea Arantxa Sobrino izango da.
Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Dulantziko Kultur Etxean bertan. Arrunta 8 euro, bazkideak 6 euro eta 16 urtetik behera dohainik.
Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten babesleei eta komunikabide laguntzaileei. Eta Dulantziko saioan, bereziki, Dulantziko Udalari.
Lautadan 2 bertso-eskola daude: Agurainen eta Zalduondon. Adin guztietako 20 lagun 3 taldetan banatuta. Plazatan kantatzen duten 5 bertsolari daude eta urtero 20 bertso-saio inguru antolatzen dira. Agurain, Araia, eta Dulantziko 4 ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 9-12 urteko 242 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan. Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Lautada mailan.
Saioaren informazio gehiago, eta ondoren jarraipena egiteko hemen