Historia
Arabako Bertsozale Elkartea 1993an sortu bazen ere, Arabako Bertsolaritzaren historia garaikidea 1982an hasi zen, Gasteizko eta Aiarako Bertso Eskolak sortu eta berehala. 1984an Arabako Lehendabiziko Bertsolari Txapelketa antolatu zen. Orduan hasi eta 2002ra bitartean Arabako Bertsolari Txapelketak izenik izan ez bazuen ere, Prudentzio Deuna Estibalizko Ama bertso Sariketa izan zen bertako bertsolarien indarrak neurtzeko plaza, 1990ean hasi eta 2001era arte.
Arabako Txapelketa ofizialik ezean, Araba-Bizkaiko txapelketa izan da 1987tik 2000. urtera arte arabarrek Txapelketa nagusirako txartelak eskuratzeko lekua. Baina 2000. urtean Arabak bere bidea egitea erabaki zuen eta bere ordezkaritza propioa izan zuen 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusian.
Bide horretatik aurrera eginda etorri zen 2002ko Arabako Bertsolari Txapelketa ere. Final-aurreak entzuleen eta bertsolarien mailaren aldetik, baina, zalantzarik gabe, Printzipaleko finaleko argazkiak garai berri bat iragartzen zuen.
Sustraiak errotuz izan zen 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketako leloa, eta horixe izan da Arabako Bertsozale Elkartea sortu zenetik, eskuartean izan dugun erronkarik garrantzitsuenetako bat. Esan bezala, Bertsolaritza Gasteiz edo Aiara aldean bakarrik zen ezaguna, baina gaur egun, herrialde osoan lantzen da bertsolaritza ikastetxez ikastetxe, hainbat herritan bertso-eskola berriak sortu dira, eta bertsolaritzaren lanketa, sustapena eta transmisioa eskualde guztietara zabaldu da.
Sustraiak errotuta eta 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketa arrakastatsuak ilusio eta indar berriekin jarri gintuen 2010era begira. Hazteko gogoz, Arabako Bertsolari Txapelketa bere laugarren garaian sartu zen 2010. urtean. Formatu aldaketa ekarri zuen eta indibiduala izatetik taldeka izatera pasatu zen. Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketak bertsolari, epaile, gai-jartzaile berriak sortzen lagundu zuen. Elkarlanean sortutako Txapelketa herrikoia izanda, bertsozale berriak ere hurbildu ziren. Geroztik, Arabako Bertsolari Txapelketa bi urtetan behin jokatzen da.
Txapelketa lehenengo aldiz 1984an antolatu zenetik aldaketa dezente jasan ditu gaurdaino, izena eta izana aldatu dituela esan daiteke. Baina emandako aldaketa eta aurrerapauso guztiei esker lortu dugu gaur egun gauden lekuan egotea!
Argazkiak
arabako bertsolari txapelketa 1984
arabako bertsolari txapelketa 2013
Historiarako datuak
urtea |
GASTEIZ |
Izena |
Txapelduna |
|
1984 |
Florida antzokia |
Arabako Txapelketa |
||
1990 |
Florida kultur etxea |
I. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1991 |
Florida kultur etxea |
II. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1992 |
Florida kultur etxea |
III. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1993 |
Florida kultur etxea |
IV. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1994 |
Florida kultur etxea |
V. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1995 |
Florida kultur etxea |
VI. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1996 |
Florida kultur etxea |
VII. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1997 |
Florida kultur etxea |
VIII Prudentzio Deuna sariketa |
||
1998 |
Florida kultur etxea |
IX. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1999 |
Florida kultur etxea |
X. Prudentzio Deuna sariketa |
||
2000 |
Florida kultur etxea |
XI. Prudentzio Deuna sariketa |
||
2001 |
Florida kultur etxea |
XII. Prudentzio Deuna sariketa |
||
2002 |
Printzipal antzokia |
2002ko Arabako Txapelketa |
||
2003 |
Printzipal antzokia |
2003ko Arabako Txapelketa |
||
2004 |
Printzipal antzokia |
2004ko Arabako Txapelketa |
||
2005 |
Guridi antzokia |
2005ko Arabako Txapelketa |
||
2006 |
Guridi antzokia |
2006ko Arabako Txapelketa |
||
2007 |
Guridi antzokia |
2007ko Arabako Txapelketa |
||
2008 |
Printzipal Antzokia |
2008ko Arabako Txapelketa |
||
2009 |
Printzipal Antzokia |
2009ko Arabako Txapelketa |
||
2011 |
Printzipal Antzokia |
2011ko Arabako Txapelketa |
||
2013 |
Printzipal Antzokia |
2013ko Arabako Txapelketa |