Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oihane Pereak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

2015/01/25
Dulantzin, 110 bertsozaleen aurrean Oihane Pereak irabazi du 1.finalaurrekoa

Heldu da Arabako Bertsolari Txapelketa. 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako 1.finalaurrekoa, Dulantziko Kultur Etxean jokatu zen igande arratsaldean. Eszenatokian, “Arabako Bertsolari Txapelketa” soilik irakur daitekeen pankartaren aurrean sei bertsolari, hurrengoak:

Oihane Perea (Zalduondo)

Ruben Sanchez (Gasteiz)

Iker Pastor (Zalduondo)

Unai Bengoetxea (Oion)

Ander Solozabal (Gasteiz)

Irati Anda (Gasteiz)

Aurreko edizioetan baino bertso puntuagarri gehiago kantatu behar izan zituzten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu zuen puntu gehien, 321,5 puntu. Horrela, Oihane Pereak Aramaioko Kultur Etxean jokatuko den 2.itzuliko 4.finalaurrekoan kantatuko du, otsailaren 21ean. Dulantziko saioko beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira jakiteko non kantatuko duten bigarren saioa. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Oihane Perea 321,5

Ruben Sanchez 313,5

Irati Anda 299,5

Iker Pastor 287

Ander Solozabal 271,5

Unai Bengoetxea 264,5

Zazpi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Marta Ugarte izan zen Dulantziko gai-emailea. Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe, Iker Elexpuru. Idazkari lanetan Ainhoa Aizpurua.

Datorren igandean, Laudion, 1.itzuliko bigarren finalaurrekoa jokatuko da.

Argazki gehiago hemen