Legution Paula Amilburuk irabazi du eta lotuta geratu dira hurrengo Arabako Txapelketako 3 finalaurrekoak
Arabako Bertsolari Txapelketako 3.finalaurrekoa Legutioko Kultur Etxeko aretoan jokatu zen, igande arratsaldean. Arabako Bertsolari Txapelketa jokatzen ari diren 18 bertsolarien artean 6 bertsolari hauek kantatu zuten 120 bertsozaleen aurrean:
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)
Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo)
Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)
Iker Agirre Uribarren (Aramaio)
Xabi Igoa Eriz (Aramaio)
Paula Amilburu Izagarai (Aramaio)
Nieves del Alamok jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Amilburuk lortu zuen puntu gehien, 311,5 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Paula Amilburu 311,5
Xabi Igoa 310,5
Iñaki Viñaspre 306,5
Asier Rubio 286
Iker Agirre 274
Peru Abarrategi 267
18 bertsolarien puntuazioaren arabera hurrengo itzuliko 3 saioak osatuta geratu dira, horrela:
Otsailaren 21ean Aramaion:
Oihane Perea Jon Ruiz de Pinedo Unai Bengoetxea Iker Agirre Irati Anda Ruben Sanchez
|
Otsailaren 28an Zigoitin:
Manex Agirre Unai Mendibil Peru Abarrategi Asier Rubio Iñaki Viñaspre Felipe Zelaieta
|
Martxoaren 7an Langraiz Okan:
Paula Amilburu Jagoba Apaolaza Ander Solozabal Iker Pastor Xabi Igoa Zigor Enbeita
|
Lehenengo itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta egon da: Patxi Aizpurua, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe, Iker Elexpuru. Idazkari lanetan Ainhoa Aizpurua.
Beraz, inauterien etenaldi ondoren Aramaion jokatuko da 4.finalaurrekoa, otsailaren 21ean.
Argazkiak, bideoak, bertsolarien puntuazioak ariketaz ariketa hemen