Legution erabakiko da hurrengo saioen osaketa
Otsailaren 8an, igandean, Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren finalaurrekoa jokatuko da. Bertan sortutako sailkapenarekin 2.itzuliko hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira, hau da, Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okako saioak. 17:30ean hasiko da Legutioko Kultur Etxean.
Legution kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)
Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo)
Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)
Iker Agirre Uribarren (Aramaio)
Xabi Igoa Eriz (Aramaio)
Paula Amilburu Izagarai (Aramaio)
Txapelketan parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute txapelketan zehar, bi saio hauen puntu metaketak sailkatuko ditu finalerako.
Gai-emailea Nieves del Alamo izango da.
Sarrerak 17:00etatik aurrera salgai ipiniko dira, Legutioko Kultur Etxean bertan.
Saioaren informazio gehiago hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabakotxapelketa/saioak/legutio-otsailak-8