Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Langraiz Okan argituko da nortzuk diren Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak

2015/03/04
Larunbat honetan Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da, Langraiz Okan. Lehenengo aldia da Arabako Bertsolari Txapelketa Añana eskualdean jokatzen dela. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Langraiz Okako Gizarte Etxean.

Azken finalaurrekoa, seigarrena, Arabako Bertsolari Txapelketa bukaerara iristen ari da. Larunbat honetan jokatuko da txapelketa honen 2. Itzuliko hirugarrena, 17:30ean Langraiz Okako Gizarte Etxean. Txapelketako historian lehendabiziko aldiz Añanan jokatzen dela.

Parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatu dute aurtengo txapelketan, ondorioz, 2.itzuliko hiru finalaurreko hauek 1.itzuliko sailkapenaren arabera osatu dira; Langraiz Okako finalaurrekoa horrela osatu da:

Paula Amilburu (Aramaio)

Jagoba Apaolaza (Gasteiz)

Ander Solozabal (Gasteiz)

Iker Pastor (Zalduondo)

Xabi Igoa (Aramaio)

Zigor Enbeita (Abornikano)

Bertsolari hauek, Langraiz Okan lortzen duten puntuazioari 1.itzulian lortutakoa gehituko zaio eta metaketa hori izango da sailkatuko duena finalerako. Larunbatean itxiko da sailkapena, beraz, jakingo dugu nortzuk diren finalistak.

Gai-emailea Gasteizko Veronica Domingo izango da.

Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Langraiz Okako Gizarte Etxean bertan.

Añanako Euskara Elkartea eta Langraiz Okako Udalarekin batera antolatuko da saio hau, gure esker ona beraz, biei. Txapelketak ekarpena egin nahi dio udalerrian egiten den euskara eta bertsolaritzaren aldeko lan horri.

Saioaren informazio gehiago hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabakotxapelketa/saioak/langraiz-oka-martxoak-7