Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Gaur finala, Arabako Bertsolari Txapelketa

2015/03/21
Ateak 17:00etan irekiko dira, sarrera guztiak zenbakituta daude. Sei bertsolari hauek kantatuko dute: Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez. Txapeldunari Karmele Madinabeitiak jantziko dio txapela, eta euskaltegiak izango dira sari banatzaileak.

Gaur Gasteizko Printzipal Antzokian Marta Ugarte aurkezle eta Aintzane Irazusta gai-emaileren eskutik sei bertsolari hauek lehiatuko dute: Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez.

Finaleko epaimahai a 5 epaileekin osatuko da: Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe, Patxi Aizpurua eta Iker Elexpuru.

Txapela Karmele Madinabeitiak jantziko dio txapeldunari, eta sariak Arabako euskaltegiek eta Gasteizko Mintzalagunek emango dute.

Takila 15:30ean zabalduko da eta antzokiko ateak 17:00etan. Sarrera guztiak zenbakituta daude.