Aramaion jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 4.finalaurrekoa
Inauterietako atsedenaren ondoren larunbat honetan jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako laugarren finalaurrekoa, txapelketa honen 2. Itzuliko lehenengoa, 17:30ean Aramaioko Kultur Etxean.
Parte hartzen duten 18 bertsolariek bi aldiz kantatuko dute aurtengo txapelketan, ondorioz, 2.itzuliko hiru finalaurreko hauek 1.itzuliko sailkapenaren arabera osatu dira; Aramaioko finalaurrekoa horrela osatu da:
Oihane Perea (Zalduondo)
Jon Ruiz de Pinedo (Zalduondo)
Unai Bengoetxea (Oion)
Iker Agirre (Aramaio)
Irati Anda (Gasteiz)
Ruben Sanchez (Gasteiz)
Bertsolari hauek Aramaion lortzen duten puntuazioari aurretik lortutakoa gehituko zaio eta metaketa hori izango da sailkatuko duena finalerako.
Gai-emailea Aintzane Irazusta izango da.
Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Aramaioko Kultur Etxean bertan.
Saioaren informazio gehiago hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabakotxapelketa/saioak/aramaio-otsailak-21