Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldun

2015/03/21

Manex Agirre da txapeldun berria, Iñaki Viñasprerekin buruz burukoa kantatu ondoren. Manex Agirrreri Karmele Madinabeitiak jantzi dio txapela. 600 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian.

Gaur finala, Arabako Bertsolari Txapelketa

2015/03/21

Ateak 17:00etan irekiko dira, sarrera guztiak zenbakituta daude. Sei bertsolari hauek kantatuko dute: Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez. Txapeldunari Karmele Madinabeitiak jantziko dio txapela, eta euskaltegiak izango dira sari banatzaileak.

Sei bertsolariak finalerako prest

2015/03/16

Gaur goizean aurkeztu da Gasteizko Printzipal Antzokian larunbatean jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finala; sei finalistak gogotsu daude saio polita egiteko eta txapela janzteko.

Zigor Enbeitak irabazi du azken finalaurrekoa eta erabakita geratu da finaleko seikotea

2015/03/07

Manex Agirre, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Ruben Sanchez dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak; martxoaren 21an, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian.

Langraiz Okan argituko da nortzuk diren Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak

2015/03/04

Larunbat honetan Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da, Langraiz Okan. Lehenengo aldia da Arabako Bertsolari Txapelketa Añana eskualdean jokatzen dela. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Langraiz Okako Gizarte Etxean.

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Zigoitiko finalaurrekoa

2015/02/28

Zigoitiko Kultur Etxeko aretoan, 90 lagunen aurrean Manex Agirrek irabazi zuen

Zigoitian jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 5.finalaurrekoa

2015/02/25

Txapelketako 2.itzulian sartuta, 5.finalaurrekoa larunbat honetan jokatuko da, Zigoitian. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Zigoitiko Kultur Etxean.

Oihane Pereak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako laugarren finalaurrekoa

2015/02/21

Aramaioko Kultur Etxeko aretoan, 100 lagun, saio bizia izan zen. Oihane Pereak irabazi zuen.

Aramaion jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 4.finalaurrekoa

2015/02/17

Txapelketako 2.itzulian sartuta, 4.finalaurrekoa larunbat honetan jokatuko da, Aramaion. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Aramaioko Kultur Etxean.

Legution Paula Amilburuk irabazi du eta lotuta geratu dira hurrengo Arabako Txapelketako 3 finalaurrekoak

2015/02/08

Legutioko Kultur Etxeko aretoa beteta Paulak Amilburuk lortu du puntuaziorik altuena. Aramaio, Zigoiti eta Langraiz Okako saioak osatu dira.

Legution erabakiko da hurrengo saioen osaketa

2015/02/04

Txapelketako 1.itzuliaren azken finalaurrekoa igande honetan jokatuko da, Legution. Sortutako sailkapenarekin 2.itzuliko hurrengo 3 finalaurrekoak osatuko dira. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Kultur Etxean bertan.

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa

2015/02/01

70 bertsozaleen aurrean Manex Agirrek lortu du puntuaziorik altuena.

Laudion jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketako 2.finalaurrekoa

2015/01/28

Txapelketako 1.itzuliaren 2.finalaurrekoa igande honetan jokatuko da, Laudion. Sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan bertan.

Oihane Pereak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa

2015/01/25

Dulantzin, 110 bertsozaleen aurrean Oihane Pereak irabazi du 1.finalaurrekoa

Dulantzin hasiko da igandean Arabako Bertsolari Txapelketa

2015/01/19

Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatuko da eta sei bertsolarik parte hartuko dute saioan; sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Dulantziko Kultur Etxean.

Arabako Bertsolari Txapelketa martxan dago

2015/01/17

Urtarrilaren 25ean Dulantzin hasiko da, martxoaren 21ean bukatuko da Gasteizko Printzipal Antzokian. 18 bertsolarik parte hartuko dute.

Albiste gehiago