Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Langraiz, otsailak 5

 

 

BABESLEAK

Udal babeslea:

 Iruña okako udala logoa

Babesle nagusiak:

 afa logoa euskein   udapa    vital kutxa logoa

                           laboral kutxa 2015      artepan logoa 2015

 

BABESLE eta LAGUNTZAILE guztiak ikusteko klik hemen

 

 

KARTELA deskargatzeko klik hemen

Puntuazio taula

10 H 8 Tx 10 Tx Puntuak Gaia Guztira
Manex Agirre Arriolabengoa 53.50 56.50 55.50 33.50 30.00 229.00
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 52.00 56.00 53.00 32.50 33.50 227.00
Peru Abarrategi Sarrionaindia 54.00 52.50 50.50 32.50 33.00 222.50
Zigor Enbeita Zugadi 50.00 47.00 50.50 32.50 35.00 215.00
Asier Rubio Hidalgo 48.50 51.50 45.00 27.00 32.50 204.50
Felipe Zelaieta Txurruka 48.50 46.00 38.00 33.00 35.00 200.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Zigor Enbeita Zugadi Hasierako agurra
Manex Agirre Arriolabengoa Hasierako agurra
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Hasierako agurra
Asier Rubio Hidalgo Hasierako agurra
Felipe Zelaieta Txurruka Hasierako agurra
Peru Abarrategi Sarrionaindia Hasierako agurra
Zigor Enbeita Zugadi , Manex Agirre Arriolabengoa 8ko nagusia

Zigor eta Manex betiko bi lagun min dira. Gaur elkarri kontatu diete, Zigor general frankista baten biloba dela, eta Manex gerra zibilean frankistek fusilatutako batena. Orain arte horretaz hitz egin gabe zeuden.

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola , Asier Rubio Hidalgo 8ko nagusia

Rikardo eta Asierren futbol taldeak futbolari bat fitxatu berri du. Rikardo ez dago batere konforme, jokalari horrek gauza oso larriak egin dituelako bere iragan hurbilean. Asierrek ordea, futbolari ona bada eta bere pena bete bazuen ez du gaizki ikusten bera fitxatu izana.

Felipe Zelaieta Txurruka , Peru Abarrategi Sarrionaindia 8ko nagusia

Aita eta semea dira. Felipek, haur zela bulling-a jasan zuen, orain bere seme Peru nerabea, ikusi du nola bere gelako bati iseka egiten dion. Etxera heldu berri dira eta berarekin hitz egitea erabaki du Felipek.

Manex Agirre Arriolabengoa , Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 8ko txikia

Manex eta Rikardok, bakoitzak bere aldetik, ligatzeko aplikazio horietako bat jaitsi dute. Ustez elkar ezagutu gabe, elkarrekin geratu dira taberna batean. Biak tabernara heldu direnean konturatu dira auzokideak direla.

Peru Abarrategi Sarrionaindia , Zigor Enbeita Zugadi 8ko txikia

Peru eta Zigor bi lagun dira. Odola emateko kanpaina abian jarri dute beraien auzoan. Ez dute sekula eman baina beraien gurasoek behin eta berriro esan dietelako etorri dira odola ematera. Urduri eta beldurtuta daude biak itxaron gelan.

Asier Rubio Hidalgo , Felipe Zelaieta Txurruka 8ko txikia

Asier eta Felipe Santa Ageda bezperan, ilunabarrean, koadrilan, baserriz baserri, kantuan atera diren bi gazte kaletar dira. Hizketan ari direla, atzean geratu eta galdu egin dira. Ilun dago, ez dakite non dauden.   

Zigor Enbeita Zugadi , Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 10eko txikia

Oporretan joan dira Indiara. Bertako familia batekin hartu dute ostatu eta afaltzeko intsektuak eskaini dizkiete jateko. Zigor probatzeko desiatzen dago, Rikardok ordea, nazka aurpegia jarri du.

Manex Agirre Arriolabengoa , Felipe Zelaieta Txurruka 10eko txikia

Donejakue bidea hasi berri dute gogotsu. Gaua heldu da eta aterpetxean daude, leher eginda eta hankak babaz beteta. Manexek bihar bideari berrekin nahi dio, Felipe ordea, ez dago oso ziur jarraitu edo ez.

Asier Rubio Hidalgo , Peru Abarrategi Sarrionaindia 10eko txikia

Hanka apurtuta dute biek, bajan daude. Asierrek etxetik ia atera gabe darama astebete, Peruk kalean pasatzen du egun osoa. Asier, gaur Peruk deitu du trago bat hartzera gonbidatuz.

Zigor Enbeita Zugadi Puntuari erantzunak

1. Aspertzen zarenean zer egiten duzu? 2. Watsapeatu edo lagunei deitu,

Manex Agirre Arriolabengoa Puntuari erantzunak

1. Iraganetik zerbait ikasi al dugu? 2. Zein koloretakoa da etorkizuna?

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Puntuari erantzunak

1. Zailtasunen aurrean behar da kemena 2. Ahula izatea gaur ez dago modan,

Asier Rubio Hidalgo Puntuari erantzunak

1. Guraso izateko eskola ba al da, 2. Familia eredu ezberdinak daude,

Felipe Zelaieta Txurruka Puntuari erantzunak

1. Baloratzen al dugu zaharren jakintza, 2. Krisi garai hauetan laguntzen gaituzte,

Peru Abarrategi Sarrionaindia Puntuari erantzunak

1. Supermerkatuetan mila elikagai, 2. Aukera asko baina kalitate falta,

Zigor Enbeita Zugadi Bakarka, gaia emanda

Gaur berriro ere zure semea etxera heldu eta bere logelan gorde da.

Manex Agirre Arriolabengoa Bakarka, gaia emanda

Azkenean konturatu zara zergatik egiten duzun azken aldian horrenbeste irrribarre.

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Bakarka, gaia emanda

Azkenean eskutan daukazu ziurtagiria, horrenbeste koatatu zaizu lortzea…

Asier Rubio Hidalgo Bakarka, gaia emanda

Zeure amets hori betetzeko urrats bakarra falta zaizu.

Felipe Zelaieta Txurruka Bakarka, gaia emanda

Aste osoa daramazu zeure buruarekin haserre, hartutako erabakiak zalantza sortzen dizu.

Peru Abarrategi Sarrionaindia Bakarka, gaia emanda

Une hori iristen den bakoitzean jartzen duzu aitzakiaren bat.

Zigor Enbeita Zugadi Bukaerako agurra
Manex Agirre Arriolabengoa Bukaerako agurra
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola Bukaerako agurra
Asier Rubio Hidalgo Bukaerako agurra
Felipe Zelaieta Txurruka Bukaerako agurra
Peru Abarrategi Sarrionaindia Bukaerako agurra

Albisteak

Igandean Langraizen hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Igandean Langraizen hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

2017/01/30

Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatuko da. Sei bertsolarik parte hartuko dute saioan; sarrerak 17:00etatik aurrera egongo dira salgai Langraizko Gizarte Etxean.

Igandean Langraizen hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2017/02/05
Ordua
17:30
Bertsolariak
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Langraiz
Tokia
Gizarte Etxea