Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona

Bertsolaria. Gasteizko Koldo Mitxelena institutuan bertsozaletu zen. 2009an, Zalduondoko Bertso-eskola sortu eta sartu zen, Oihane Perea irakasle zuela. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan kantatu zuen Lautadako taldean. 2011ko Arabako Bertsolari Txapelketan kantatu zuen lehenengo aldiz. 2013ko Bertxoko Sariketa irabazi zuen Ruben Sanchezekin batera. Plaza saioetan ere aritzen da. 2012tik, Arabako Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduradun eta zuzendaritza kidea da. Udalekuetako begiralea eta 2015etik bertso irakaslea hezkuntza arautuan.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Dulantzi, otsailak 19

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Hasierako agurra
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Ander Solozabal Kortabarria 8ko nagusia

Jon aireportura joan da Ander Siriako errefuxiatuaren bila, harrera egin eta bere etxean hartuko du. Euskal Herrira heldu den bakarrenetarikoa da. Oraintxe elkar aurkezten hasi dira.

Oihane Perea Perez de Mendiola, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 8ko txikia

Oihane eta Jonek elurra kentzen egiten dute lan. Gaur alerta dago eta gaueko txanda tokatu zaie. 3 ordu daramatzate kamioian mendiko portu batean geldi, ez da elurrik eta ez du ematen egingo duenik.

Izar Mendiguren Cosgaya, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 10eko txikia

Anai-arrebak/anaiak/ahizpak dira. Bart parrandatik bueltan autobus bera hartu zuten etxera bueltatzeko. Autobusa herrira iritsi zenean, Izar lo seko zegoen, eta ez zen jaitsi behar zuen paradan, Jon anaia/ahizpa/arreba ordea, jaitsi zen. Gaur eguerdian bazkarian elkartu dira.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Puntuari erantzunak

1. Urteak pasa dira dena aldatu da, 2. Zahartzeak sekula larritu al zaitu?

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Bakarka, gaia emanda

- Berri horrek zure herriarekiko ilusioa berpiztu dizu.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Bukaerako agurra

Legutio, martxoak 4

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Hasierako agurra
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Felipe Zelaieta Txurruka 10eko nagusia

Aurten, martxoaren 8ko herri bazkaria antolatzea pentsatu dute eta prestatzen hasi dira. Baina eztabaida sortu da beraien artean, Jonek herritar guztientzat irekia egin nahi du, eta Felipek ordea, emakumeentzat bakarrik.

Iker Agirre Uribarren, Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 8ko txikia

Bikote jubilatua dira eta igandero-igandero elkarrekin paseatzera irteten dira. Ikerrek beti gogoz hartzen dio eskua Joni, baina berak arreta handiagoa jartzen dio irratiari. Gaur nazkatuta irratia gorde dio, eta Jon irratia non den galdezka etorri zaio.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona, Peru Abarrategi Sarrionaindia 10eko txikia

Jon eta Peru gurasoak dira. Gaur beraien alabak artelan erakusketa bat jarri du eta inauguraziora joan dira. Ez dute obra bat bera ere ulertzen. Laster azalduko da beraien alaba.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Puntuari erantzunak

1. GEHIEGI AMESTEA KALTEGARRIA DA, 2. UME IRUDIMENA GALTZEN DUGUNEAN, 3. IZERDITAN ESNATU AL ZARA SEKULA?

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Kartzela

EZ zenuen amets horretatik esnatu nahi, baina esnatu egin zara.

Jon Ruiz de Pinedo Lekuona Hasierako agurra