Bertsolaritza eta Arabako 8 eskualdeak
Arabar Errioxa eskualdea
Arabar Errioxan bertso-eskola bat dago, Oionen, helduen talde bat.
Hiru bertsolari daude eta urtero 8-10 bertso-saio antolatzen dira.
Lau ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Oionen, Bastidan, Lantziegon eta Lapueblan. Guztira, 10-12 urteko 105 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.
Mendialdea eskualdea
Arabako Mendialdean bertso-eskola dago, Kanpezun, helduentzat talde bat. 10 kide.
Plazatan kantatzen duen bertsolari bat dago eta urtero 6-8 bertso-saio antolatzen dira eskualdean.
Hiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Maeztu, Kanpezuko eskolan eta institutuan. Guztira, 10-16 urteko 86 haurrek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.
Añana eskualdea
Añanan bertsozaletasuna gorantza doa euskararen ezagutza eta erabileraren eskutik.
Urtean zehar bertso-tailerrak antolatzen dira 10-12 urte artekoekin, bertako ikastetxeetan. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.
Urtero 2-3 bertso-saio inguru antolatzen dira.
Lautada eskualdea
Lautadan 2 bertso-eskola daude: Agurainen eta Zalduondon. Adin guztietako 20 lagun 3 taldetan banatuta.
Plazatan kantatzen duten 6 bertsolari daude eta urtero 20 bertso-saio inguru antolatzen dira.
Agurain, Araia, eta Dulantziko 4 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 266 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.
Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Lautada mailan.
Gorbeia eskualdea
Gorbeialdean 4 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion, Urkabustaiz eta Zuian. Adin guztietako 35 lagun 9 taldetan banatuta.
Plazatan kantatzen duten 10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira.
Aramaio, Legutio, Zuia, Urkabustaiz eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urtetako 191 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Murgiako Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.
Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Gorbeialdeko umeekin.
Trebiñu eskualdea
Trebiñun Gutxisolo Euskara Elkarteari eta Euskara Zerbitzuari esker abiatu da bertsolaritza.
Urtero 2-3 bertso-saio antolatzen dira.
Urtean zehar bertso-tailerrak antolatzen dira, herri mailan.
Gasteiz eskualdea
Gasteizen 6 bertso-gune daude. Adin guztietako 78 lagun 11 taldetan banatuta.
Plazatan kantatzen duten 17 bertsolari daude eta urtero 55 bertso-saio inguru antolatzen dira.
12 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 839 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.
Aiaraldea eskualdea
Arabako Aiaraldean bertso-eskola bat dago, Amurrion, helduentzat talde bat.
Lau bertsolari daude eta urtero 18 bertso-saio inguru antolatzen dira.
Hamahiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza. Guztira, 10-12 urteko 778 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik. Bigarren Hezkuntzako gazteekin tailerrak antolatzen dira, Bertsoa Bizi Gazte egitasmoaren baitan.
Urtero bertso-barnetegi bat burutzen da Aiaraldeko umeekin.