Transmisio eragilea, lan deialdia
2017/10/18
Urtebeteko ordezkapen bat egiteko Transmisio eragilea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Curriculum Vitaeak aurkezteko epea: 2017ko azaroaren 15a.
Eskaintzen da:
- Kontratu mota eta ordutegia: obrako kontratua %100eko lanaldiz.
- Kontratuaren iraupena: 2018ko urtarrilaren 8tik 2018ko abenduaren 31era arte.
- Lan lekua: Subijana Etxea, Bertsozale Elkartearen egoitza (Amasa-Villabona).
Lanpostuaren deskribapena:
- Urtean zeharreko ekimenok antolatzen jardungo du: Eskolartekoa, Bertso-udalekuak, Ahots Baten Sormen Egonaldia, EHko Bertso-eskolen Eguna, Bertso-eskolentzat hitzaldiak, Sormen Eskolak.
- Transmisio saileko batzordeok kudeatuko ditu: Bertso-eskolen Batzordea eta Aisialdi Batzordea.
Ezinbesteko baldintzak:
- Lizentziatua edo diplomatua izatea hezkuntza alorreko ikasketetan.
- Transmisio alorrean lanean jardundakoa izatea.
- Eskarmentua izatea antzeko lanetan.
- Ordenagailu-programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea.
Baloratuko da:
- Lanpostuaren deskribapenean zehaztu diren proiektuetan jardundakoa izatea.
- Taldeen dinamizazioan duen esperientzia.
Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Bertsozale Elkartera (transmisioa@bertsozale.eus), 2017ko azaroaren 15a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu Elkartera: (+34) 943 69 41 29.