Finalaurrekoei begira jarri da Bertsoa

2017/10/25
Duela lau urte finalista izandako sei bertsolarik ekingo diote Bertsolari Txapelketa Nagusiari finalaurrekoetan. Horien aldartea jaso du Bertsoak.

Bertsolari Txapelketa Nagusiak bere bideari berrekingo dio asteburu honetan finalaurrekoekin: Bastidan, Irunen, Maule-Lextarren eta Durangon izango dira saioak datozen asteetan. Fase berri honetan hasiko dira lehian duela lau urte finalista izandako sei bertsolari: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina. Horien aldartea ezagutu nahi izan du Bertsoak aste honetan.

Bestalde, lehen fasean izandako bertsoaldiei erreparatu die Bertsoak eta baita final laurden horietan erabili diren doinu berriei. gainera, amaitzear den Bertsokabi eta hastear den Hernandorena sariketak ere adi jarraituko ditu Bertsoak.

Txapelketa Nagusiaren jarraipen zabala egiten ari da Bertsoa.