Bertsotan egin nahi? bertsoaz gozatu?
Ikasturtea amaitzear da baina jadanik hasiak gara datorren ikasturterako gure buruari "hau egin" eta "hura egin" hitz emanez. Zenbaitek bertso-eskola izango dute buruan...
Gaitasun ugari trebatu eta hitzarekin gozatzeko aukera ematen du bertso-eskolak: bat batekoan aritzeko, iruditegia eta argudioak lantzeko, jendarte interesgarria ezagutzeko eta euskaraz bizi eta harekin jolasteko. Askotariko izaera duten bertso-eskolak daude, eta ziur inguruan ere izango duzula bat.
Zuk ere bertso eskolara hurbildu nahi? ezagutu zein den hurbilen geratzen zaizun bertso-eskola zure lurraldeko Bertsozale Elkartearekin harremanetan jarrita edota begiratu Xenpelar Dokumentazio Zentroak kudeatutako www.bertso-eskolak.eus datu basean.
Beraiek ere bertso-eskolan eman zuten izena...