Bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko sariak

2023/03/21
Bertsozale Elkarteak, Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko helburuarekin, 2023an bi sari esleituko ditu.

Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak egiten dituzten bi deialdien helburua, bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea da.

Ikerketa eta master amaierako lanak

Bertsolaritzari buruzko ikerketa eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko deialdia egingo da. Kasu honetan master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira. Geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusia bertsolaritza bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua. 2023an 2.500 euroko diru-laguntza esleituko da.

Eskariak aurkezteko epea: 2023ko irailaren 18a arte.

Hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko eguna: 2023ko urriaren 18a.

Ikerketa lanak amaitzeko epea: 2024ko urriaren 18a, beranduenez.

Informazio gehiago, hemen eta eskaera orria hemen

Gradu Amaierako Lanak

Bestalde Gradu Amaierako lanen Sarian bertsolaritza ikergai gisa aukeratu izana baloratzea da bigarren deialdiaren helburua. Bertsolaritza ikergai duen Gradu Amaierako Lan bat edo Goi mailako Antzerki zein Musika ikasketa bukaerako lan bat sarituko da. Deialdira 2020-21, 2021-22 edo 2022-2023 ikasturteetan defendatutakoak izan beharko dute. 2023an 600 euroko sari bat esleituko da.

Lanak aurkezteko epea: 2023ko irailaren 18a.

Informazio gehiago hemen eta eskaera orria hemen

Irailaren 18an bukatuko da ikerketa eta master amaierako lanak eta gradu amaierako lanak aurkezteko epea.