Bertso Udalekuetan hezitzaile aritzeko izen-ematea, zabalik
Astelehenean aurreratu moduan, gaur zabaldu da 2018ko Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea: Orio, Irañeta, Muxika, Idauze-Mendi eta Zuhatza izango dira aukeren artean, eta txanda horietan begirale, zuzendari edota sukaldari gisa aritu nahi den zehaztu beharko da. Begirale moduan praktikak egin nahi dituztenek ere izango dute tokia.
Izena emateko, webgune honetan martxan jarri den formularioa bete beharko du interesdunak; martxoaren 5era arte izango da horretarako aukera. Hezitzaileek bertso-mundukoak behar dute izan eta udalekuak prestatzeko egiten den asteburu pasara joan beharko dute maiatzaren 4tik 5era Oriora.
Martxoaren 21a baino lehen erantzungo zaie izena eman duten guztiei.
Bertso Udalekuetara joan nahi duten gaztetxoek, martxoan
Bertso Udalekuetaz gozatu nahi duten gaztetxoek martxoan izango dute izena emateko aukera. Bertso-eskoletako kideek edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek martxoaren 12tik 23ra izango dute aukera eta gainerakoek martxoaren 26tik apirilaren 13ra.