Bertso Udalekuetako txandak ikusi nahi?

2018/03/02
Martxoaren 12an hasiko da izen-ematea bertso-eskolan dabiltzan gaztetxoentzat edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat; hilaren 23ra arte izango dute lehentasuna.

Orio, Irañeta, Muxika, Idauze-Mendi eta Zuhatza izango dituzte aukeran Bertso Udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoek. Izen-emate epea martxoaren 12an zabalduko da bertso-eskolako kide direnentzat edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat eta lehentasuna izango dute hilaren 23ra arte. Gainerakoek martxoaren 26tik apirilaren 13ra arte eman ahal izango dute izena. Telefonoz zein Internetez eman ahal izango da izena.

Uztailean egingo dira lau egonaldi: Orion, Irañetan, Muxikan eta Idauze-Mendin. Uztailaren 7tik 13ra bitartean elkartuko dira Orion (Gipuzkoa) 12 eta 13 urteko gazteak; Irañetan (Nafarroa) 13 eta 14 urte bitartekoak, uztailaren 10etik 19ra bitartean; Muxikako Gorozikan uztailaren 21etik 30era gozatuko dute udalekuetaz 15 eta 16 urtekoek; eta, helduenek, 17 eta 18 urtekoek, Idauze-Mendin egingo dute hitzordua uztailaren 22tik hilaren amaieraraino, 31era arte, alegia.

Abuztuan gaztetxoenen txanda izango da. Zuhatzan (Araba) abuztuaren 20tik 24ra amaiera emango diote 9-11 urte bitartekoek udari, Bertso Udalekuei dagokionez.

Hezitzaileen izen-ematea, amaitzear

Begirale, zuzendari edo sukaldari lanetan aritu zein praktikak egin nahi dituztenek astelehenera arte izango dute izena emateko aukera. Otsailaren 14an zabaldu zen epea eta martxoaren 5ean amaituko da. Horretarako bete dagokizun orria deialdi honetan.

Zehaztasun gehiago, hemen.

Deskargatu diptikoa

Bertso Udalekuak 2018. Triptikoa

Martxoaren 12an zabalduko da lehen epea; hilaren 26an, bigarrena.