Bertso Udalekuetako bigarren izen-ematea martxan jarriko da astelehenean
Gaur amaituko zaie lehentasun epea bertso-eskolako kideei edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide duten gaztetxoei. Izan ere, astelehenetik aurrera, gainerako interesdunei zabalduko zaie Bertso Udalekuetako izen-ematea.
Orio, Irañeta, Muxika, Idauze-Mendi eta Zuhatza izango dituzte aukeran izena eman nahi duten lagunek. Txanda bakoitzaren inguruko informazio guztia topatuko duzu atari honetan bertan. Bigarren epe honetako izen-ematea datorren astelehenean, martxoaren 26an, zabalduko da 09:00etan eta apirilaren 13an amaituko da. Izena emateko 943 69 41 29 zenbakira deitu beharko du interesdunak edota www.bertsozale.eus atarian bertan egin dezake.
Apirilaren 20a baino lehen emango zaie erantzuna izena eman duten guztiei, euren izen-ematearen eta txandaren berri emateko.