Ayyu ezagutzeko tartea egingo du Bertsoak
Pasa den astelehenean, ekainaren 11n, Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuaren eskutik, eta Mintzola Ahozko Lantegiarekin elkarlanean, bertsolaritza eta ayyu kantu inprobisatuak uztartzen zituen emanaldia eta mahai-ingurua jarraitu ahal izan ziren Iruñean. Batetik, Maroko iparraldeko kantu inprobisatu honetan trebatutako Latifa Laaroussia entzun ahal izan zen, Maialen Lujanbio bertsotan zela, eta gero mahai-inguruan Sarali Gintsburg ikertzailearekin ikasi genuen, besteak beste. Biekin izandako solasaldia eta saioaren lagin txiki bat ekarri du Bertsoa.eus-eko sareko plaza digitalera.
Bestetik, Ereñotzuko jaialdiko bertso hautaketa eta Bizkaiko Txapelketaren baitan Udabarriko faseko sorta bat ere eskainiko dira.
Eta bat-bateko beste hamaika kontu, askotariko neurri eta doinuan.