Maddalen Arzallus,
Maddi Sarasua
8ko nagusia
Zuek biak adixkideak zizte. Maider lagunak hala erran dizue: hemendik goiti dei nazazue Patxi, otoi. Aspaldidanik mutiko senditzen naiz. Maddi hasita hiruna bertsu zortziko handian.
|
|
Nahia Sasco,
Maddalen Arzallus
8ko txikia
Auzoak zizte Maddalen eta Nahia. Nahiak bi ahuntz erosi ditu etxe ingurua garbitzeko. Gaur, Maddalen, ahuntzak zure baratzean atxeman dituzu. Maddalen hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.
|
|
Maddalen Arzallus
Bakarka, gaia emanda
Maddalen preso zira. Presondegiko kantinan lan egin ezkero, fiteago aterako zirela erran dizute.
|
|
Maddalen Arzallus,
Amets Arzallus
Kartzela
Homosapiensak zirezte Maddalen eta Amets. Amets, Maddalenek harpearen apainketa hobetzea proposatu dizu. Maddalen hasita, hiruna bertsu hamarreko ttipian.
|
|
Maddalen Arzallus,
Miren Artetxe
8ko nagusia
Maddalen eta Miren Eskola bateko langileak zirezte: prefetak eraso terrorista bati aurre egiteko, sekuritate protokolo berria igorri dizue. Aplikatu edo ez eztabaidan ari zizte. Maddalen hasita hiruna bertsu zortziko handian.
|
|
Amets Arzallus,
Maddalen Arzallus
8ko txikia
Bi haurren gurasoak zirezte Amets eta Maddalen, etxeko hotzgailuaren gainean kolatua den egutegiari so. Negoziaketak hasten dituzue. Amets hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.
|
|
Maddalen Arzallus,
Egoitz Zelaia
10eko txikia
Maddalen eta Egoitz Amikuzeko bi hautetsi zirezte. Zuen ellkargoko kesan dirua gelditzen dela eta, zuk Egoitz nahi duzu hustu helep jin aitzin ; zuk Maddalen helepa eraikitzeko baliatzen ahal dela uste duzu. Egoitz hasita hiruna bertsu hamarreko ttipian.
|
|
Maddalen Arzallus
Kartzela
Maddalen huna zure puntuak:
Ikastolan ikasle ona ote zinen.
Gogoan al daukazu lehen nota txarra.
Hau duzu bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia: Azkenean fini duzu eguna Maddalen; kanapean etzana zira, goxoan. Zure momentua da.
|
|
Maddalen Arzallus,
Xumai Murua
8ko nagusia
Maddalen eta Xumai: Presondegiko zaindariak zirezte. Eritasun larria duen presoak berriz ere laguntza galdegin dauzue. Maddalen hasita, 3na bertsu 8ko haundian.
|
|
Amets Arzallus,
Maddalen Arzallus
8ko txikia
Joaldunak zirezte. Amets hasi berria zira eta Maddalenek erran dizu zure lehen ateraldia korrikako kilometroa izanen dela, Oxkaxeko patarrean. Amets hasita, hiruna bertsu zortziko ttipian.
|
|
Maddalen Arzallus
Puntuari erantzunak
Lurrama ospatu zen joan den astean.
Laborantza herrikoi eta iraunkorra.
Laborariak ere behar du babesa.
|
|
Miren Artetxe,
Maddalen Arzallus
10eko txikia
Miren eta Maddalen: Rom kanpaleku batean bizi zirezten nerabeak zirezte, 12 urtera arte ez zinezten eskolatuak izan. Lehen astea iragan berri duzue kolegioan eta zuk Miren, eskolan segitu nahi duzu; Maddalenek aldiz, ez du berriz itzuli nahi. Miren hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
|
|
Maddalen Arzallus
Kartzela
Huna Maddalen 3 bertsu doinu eta neurri librean kantatzeko gaia: Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu.
|
|