Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amaia Iturriotz Etxaniz

(Urretxu, 1993)

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Lasarte-Oria

Amaia Iturriotz Etxaniz Hasierako agurra
Aitor Zubikarai Salegi, Amaia Iturriotz Etxaniz 8ko nagusia
Gurasoak zarete. Zuen semeak ez zuen lortu unibertsitate publikoan nahi duena ikasteko behar besteko nota. Zu, Aitor, prest zaude unibertsitate pribatu bat ordaintzeko. Amaia, aldiz, ez.
Amaia Iturriotz Etxaniz, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 8ko txikia
Zuk, Amaia, jatetxe bat daukazu. Gaur, Mantxi influencerra etorri zaizu jatetxera. Bazkaltzen debalde emanez gero, ondo hitz egingo omen du jatetxeaz.
Amaia Iturriotz Etxaniz Ganbarako lana
Ohi baino eleganteago jantzi zara gaur.
Amaia Iturriotz Etxaniz, Manu Goiogana Bengoetxea 10eko txikia
Errepideko obretan egiten duzue lan; askotan, asteburuetan eta jendearen opor-garaian. Autobide bazterrean zaudete, furgoneta barruan. Igandea da, eta obra adierazten duten lehen seinaleak jartzen hasi behar duzue.
Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola "Euzkitze" Kopla handia

Lagunak zarete. Zirku-eskolan eman duzue izena. Gaur da lehen eguna.

Amaia Iturriotz Etxaniz Bukaerako agurra

Irun

Amaia Iturriotz Etxaniz Hasierako agurra
Amaia Iturriotz Etxaniz, Iñaki Apalategi Astigarraga 8ko nagusia
Udal teknikariak zarete. Orain arte herritarrei eman beharreko jakinarazpenak kartelen eta etxez etxeko posta bidez egin izan dituzue. Orain aplikazio bidez bakarrik egitea proposatu dute udalean. Zu, Amaia, konforme zaude. Iñaki ez.
Aner Peritz Manterola "Euzkitze", Amaia Iturriotz Etxaniz 10eko txikia
Euzkitze, enpresa bateko bulegoan egiten duzu lan, eta hilabete geratzen zaizu erretiratzeko. Zure postua hartuko duen Amaia gaur hasi da lanean.
Amaia Iturriotz Etxaniz Puntuari erantzunak
1- Benetako laguna opari bikaina 2- Baldintzarik gabea da laguntasuna 3- Lagun usteko asko bihurtzen da etsai
Amaia Iturriotz Etxaniz, Eñaut Martikorena Lizaso 8ko txikia
Amaia trenean zoaz, eta Eñaut zure bagoi berean sartu da. Amaia, Eñaut mugikorrean bideoak ikusi eta ikusi ari da, soinua bozgorailuetatik jarrita duela.
Amaia Iturriotz Etxaniz Ganbarako lana
Badakizu ez duzula ondo pasatuko, baina izena eman duzu.
Amaia Iturriotz Etxaniz Bukaerako agurra

Zarautz

Amaia Iturriotz Etxaniz Hasierako agurra
Unai Mendizabal Jauregi, Amaia Iturriotz Etxaniz 8ko nagusia
EITBko Euskara Batzordeko bi kide zarete. Euskaraldiak irauten duen hamaika egun horietan, zuk, Unai, ETB2ko programazioa euskaraz izatea proposatu nahi duzu; Amaiari alferrikako ahalegina iruditzen zaio.
Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola "Euzkitze" 8ko txikia
Zu, Amaia, enologoa zara. Euzkitze upategiko jabea da.
Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz Sei puntuko motza
Lagun minak izan zineten. Orain urte batzuk elkarrekin haserretu zineten. Berriro heldu diozue harremanari.
Amaia Iturriotz Etxaniz, Eneko Araiztegi Agirre Puntutan
Eskiatzera joan zarete lehen aldiz. Aldapan goitik behera jaisteko unea iritsi da.
Amaia Iturriotz Etxaniz Bakarka, gaia emanda
Oso gaztetatik hartu izan duzu parte mugimendu ekologistan. Gaur, ingurumen arloko ardura politikoa izatea eskaini dizute.
Amaia Iturriotz Etxaniz Bukaerako agurra

 

Facebook Twitter