Abenduaren 19an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala
Abenduaren 19an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala eta ez 20an, hasiera batean iragarrita zegoen moduan. Egun horretarako Espainiako hauteskundeak deitu dituzte eta horren aurrean finala egun batez aurreratzea erabaki du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Gainerakoan ez da aldaketarik, Ilunben izango da saioa, arratsaldeko 17etan hasita eta zortzi bertsolarik hartuko dute parte.
Horrekin lotuta, asteazkenetik, urriaren 21etik aurrera salgai jarriko dira finalerako sarrerak. Gainerako saioetarako bezala, sarrerak internetez eros ahalko dira www.bertsosarrerak.eus webgunean. Horrez gain, herrialdeko hainbat lekutan ere salgai egongo dira finalerako sarrerak. Bertan, azaroaren 20ra arte egongo dira salgai:
HERRIA | SALMENTA GUNEA |
ANDOAIN | Ganbara taberna |
ANDOAIN | Ernaitza liburudenda |
ARRASATE | Irati Taberna |
AZPEITIA | Sanagustin kulturgunea |
BERGARA | Jardun Kultur Elkartea |
DONOSTIA | Hontza liburudenda |
EIBAR | Club Deportivo |
EIBAR | Beleko taberna |
ELGOIBAR | Izarra Kultur Elkartia |
HERNANI | Tripontzi taberna |
HONDARRIBIA | Txantxangorri taberna |
IRUN | Sunbilla taberna |
LASARTE | Jalgi taberna |
OÑATI | Txokolateixia |
ORDIZIA | Pottoka taberna |
ORERETA | Arkaitza taberna |
TOLOSA | Kantabriko taberna |
VILLABONA | Amasa kafetegia |
ZARAUTZ | Txiki-Polit taberna |
ZUMAIA | Turismo bulegoa |
URRETXU-ZUMARRAGA | Urretxuko kultur etxean |
Gaztetxoen sarrera 10 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 15 euroan, eta gainerakoena 20 euroan.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hurrengo saioa urriaren 24an jokatuko da, Urretxuko Ederrena pilotalekuan, arratsaldeko 17:30ean. Final laurdenetako lehen saioa izango da eta bertan honako bertsolariek kantatuko dute: Agin Laburu, Asier Azpiroz, Beñat Iguaran, Eli Pagola, Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo.