Aitor Urbieta eta Maider Arregi, garaile Zaldibian

2015/05/16
Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio berri jokatu dira larunbatean Zaldibian. Aitor Urbieta zarauztarra eta Maider Arregi oñatiarra izan dira garaile goizean eta arratsaldean jokatu diren saioetan.

Zaldibiako Herri Antzokian jokatu da goizeko saioan eta 40 bertsozalek segitu dute bertatik bertara. Aitor Urbieta nagusitu da, Endika Igartzabalen aurretik.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Aitor Urbieta Aizpurua 289
Endika Igartzabal Murua 280,5
Manex Mujika Amunarriz 276
Izarne Zelaia Arratibel 267
Joritz Bastarrika Albisu 251,5
Gorka Etxeberria Casqueiro 245

 

Maider Arregi, arratsaldez

Arratsaldeko saioan 90 entzule inguru elkartu da saioan. Goizean bezala Saroi Jauregik aurkeztu du saioa eta horretan Maider Arregik bildu ditu puntu gehien.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Maider Arregi Markuleta 242,5
Gorka Azkarate Torner 237,5
Eneritz Artetxe Eizagirre 235,5
Gorka Maiz Alustiza 231
Egoitz Aizpuru Sanz 229,5
Imanol Lizarazu Illarramendi 219,5

Aitor Urbietak irabazi du goizeko saioa.