Jon Maia eta Ane Labaka, nagusi Hernanin
2015/05/17
Hernanin jokatu diren bi saioek amaiera eman diote Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko lehen itzuliari. Jon Maia, goizez, eta Ane Labaka, arratsaldez, izan dira saiootako irabazleak.
Goizean zein arratsaldean 85na entzule izan dira Hernaniko Sandiusterri aretoan jokatu diren saioetan. Jon Maia izan da garaile, Haritz Casabalen aurretik.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Jon Maia Soria | 305,5 |
Haritz Casabal Pikabea | 300,5 |
Unai Gaztelumendi Arandia | 300 |
Arnaitz Lasarte Santa Kruz | 292 |
Joseba Lasagabaster Madinabeitia | 272 |
Manex Astigarraga Bergara | 260,5 |
Ane Labaka, arratsaldeko saioan
Arratsaldean Ane Labaka lasartearra izan da saioko irabazlea. Bigarren postuan puntu alde txikia izan da Josu Oiartzabal eta Oier Iurramendiren artean.
BERTSOLARIA | PUNTUAZIOA |
Ane Labaka Mayoz | 250 |
Josu Oiartzabal Iturzaeta | 241 |
Oier Iurramendi Etxeberria | 240 |
Nahikari Gabilondo Mendizabal | 237 |
Ane Zuazubiskar Iñarra | 225 |
Aitzol Iturbe Beristain | 219,5 |