Gipuzkoa

Muñoa eta Sukia nagusitu dira Astigarragako lehenengo bi saioetan

2015/05/09
Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasearen lehenengo bi saioak jokatu dira Astigarragan. Goizekoa Unai Muñoa lasartearrak irabazi du eta arratsaldekoa Xabier Sukia oriotarrrarentzat izan da. Batean zein bestean, bertsozaleen erantzuna oso ona izan da.

Goizeko saioan 85 bertsozale elkartu dira Astigarragako Kultur Etxean. Zortziko saioa zen eta azkenean Unai Muñoak bildu ditu puntu gehien.

 

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Unai Muñoa Amundarain 298,5
Gemma Urteaga Garmendia 297
Andoni Goitia Etxezarreta 296,5
Hodei Iruretagoiena Albisu 286,5
Haritz Mujika Lasa 279,5
Imanol Irazustabarrena Garmendia 276,5
Mikel Iturriotz Etxaniz 275,5
Oier Aizpurua Olaizola 267


Arratsaldean, Sukia

17:30ean abiatu da eguneko bigarren saioa. 75 bertsozalek segitu dute Xabier Sukiak irabazi duen saioa. 

 Sukia

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Xabier Sukia Etxeberria 258,5
Ander Lizarralde Jimeno 247
Jokin Bergara Eguren 242
Aitor Irastortza Fadrique 241,5
Beñat Jauregi Etxeberria 217
Danel Olano Eizagirre 208