Eskolartekoa 2016

XXVIII. edizioa izan zuen 2016an Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketak. Finala Ereñotzun egin zen, Txirritaren heriotzaren 80. urteurrenarekin lotuta.

EUSKAL HERRIKO FINALA ETA FESTA ekainaren 4an egin zen Ereñotzun, Hernaniko auzo-udalean, Txirrita hil zeneko 80. urteurrenaz loturik.

2016-06-04 Ereñotzu

11:00etan gauzatu zen bat-bateko txapelketaren finala pilotalekuan. Bertsolariak 15-18 urteko 12 gazte ziren; herrialde bakoitzeko bi bertsolari (txapelduna eta txapeldunordea).

Maite Berriozabalek jarri zituen gaiak eta aurkeztu zuen saioa. Epaile taldea herrialde bakoitzeko epaile banak osatu zuen: Aitor Jimenez (Araba), Joseba Santxo (Bizkaia), Martin Aramendi (Gipuzkoa), Joakin Arregi (Lapurdi), Nerea Bruño (Nafarroa) eta Iban Thicoipe (Baxenabarre). Txapela Alaia Martinek jarri zion irabazleari.

Finalari buruzko informazioa www.bertsozale.eus eta www.ikastola.net atarietan argitaratu da. Bat-bateko finala ikusgai jarri da www.bertsoa.eus webgunean.

Eguerdian bazkaria eskaini zen Larre-gain sagardotegian. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin (ENEEK) elkarlanean, eta bertako produktuak izan zituen oinarri. Bazkalostean, Eli Pagola eta Agin Laburu bertsolariak aritu ziren kupelen artean, librean, eta gero erromeria emanaldi berezia izan zen 18:00ak arte, Xabier Solano, Jon Mari Beasain, Sergio Ordoñez eta Harkaitz Bastarrikaren eskutik.

ANTOLATZAILE ETA LAGUNTZAILEAK

Eskolartekoa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean, bertso-eskolen laguntzari esker.

2016ko Euskal Herriko finala antolatu ahal izateko beren laguntza eskaini zuten erakundeak hauexek izan ziren: Ereñotzuko auzo-udala, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua (ENEEK), Bizkaiko Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Saila.

Kontsulta itzazu xehetasunak BDBn: