Beñat Ugartetxea Ostolaza
Mallabian Gerea auzoko Barrena baserrian jaio zen. Egun Zornotzan bizi da emaztea eta bi alabekin. Almazen bateko langilea da egun, eta txirrindularitza zalea.
Bertsoa etxetik jaso du, aita eta anaietako bat ere aritzen baitziren lehen.
Bizkaiko txapelketan finalista izan zen 2010ean, eta 2013an parte hartu zuen lehenengoz Txapelketa Nagusian.