Eztizen Artolak irabazi du laugarren kanporaketa, eta erabakita geratu da finala
Gaur arratsaldean jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren azken kanporaketa Deustun. Eztizen Artolak batu ditu puntu gehien, eta beraz, finalerako txartela eskuratu du.
Eztizenekin batera finalean kantatuko duten beste bertsolariak Bittor Altube, Beñat Bilbao eta Aritz Landeta izango dira saioa irabazita, eta Iruri Altzerreka, Gorka Pagonabarraga, Naroa Torralba eta Maider Barañano puntuazioz.
Gaurko saioan Xabi Ezkurra, Peru Astigarraga, Itxasne Rodriguez, Uxue Elgorriaga, Eneko Barruetabeña, Eztizen Artola, Maite Sarasola, Xabier Barreña, Beñat Molina, Olatz Robles, Unai Foruria eta Irati Antepara aritu dira bertsotan.
Epaimahaia Alaitz Etxanobek, Iñaki Aurrekoetxeak eta Leire Etxebarriak osatu dute.
Gai-emole beharretan Ainhoa Urien aritu da.
Finala, ekainaren 3an izango da Markina-Xemeingo frontoi txikian. Eskolarteko finalerekin batera, Bizkaiko Taldekako Txapelketaren finala ere izango da, eta egun osoko jaia egongo da Markina-Xemeinen.