Mañukorta bertsonajea, 2. edizioa kalean

2015/05/11
Mañukorta bertsonajea liburuaren lehenego edizioa iazko abenduan argitaratu zen, eta Gabonetarako agortu ziren ale guztiak. Liburuak izandako arrakastaren ondorioz, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bigarren edizioa argitaratu du.

Bizkaiko Bertsozale Elkateak Gregorio Larrañaga ‘Mañukorta’ri buruzko ikerketa lantxo bat egiteko asmoagaz, Xabier Amurizarengana jo zuen ikerketa lana egin, eta ostean, behar hori liburu batean biltzeko proposamenagaz.

Datu bilketa egin ostean, dotore josi zuen Amurizak lerroz lerro Mañukorta bertsonajearen bizitza, sei ataleko liburuan.  Liburuaren ardatza elkarrizketak dira, non protagonistaren pentsatzeko era bitxia eta iritziak agertzen diren, bertsolaritzaz eta beste gai guztiez.

Mañukorta eta Amuriza Muxikan, 2015-02

Mañukorta bertsonajea liburua 2014ko abenduan argitaratu zen, eta Gabonetarako agortu ziren ale guztiak. Liburuak izandako arrakastaren ondorioz, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak bigarren edizioa argitaratu du orain.

Liburuak salgai daude 15€-an (Bertsozale Elkarteko bazkideek 12€), Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan (Durangoko zabale kalea 9, atzea) eta Lankuren web gunean (www.lanku.com). 

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak konpromisoa dauka Bizkaiko bertsogintzan dihardutenen biografiak jaso eta jendartean zabaltzeko. Horregatik, Bizkaian berezia izan den Gregorio Larrañaga ‘Mañukorta’ aukeratu du bere bizitza plazara ateratzeko, Bizkaiko bertsogintzari eskainitako beharrarengatik eta Euskal Herri osoko plazetan emandakoagatik.

Behar horren arduradun, Bizkaiko bertsogintzaren bizkarrezurra den Xabier Amuriza izan da. Garai beretsukoak biak ala biak, eta plaza asko elkarregaz egindakoak.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskerrak eman gura dizkie babesleei, euren laguntzarik barik ezin izango zen-eta proiektua egin, baita elkarrizketetan parte-hartu zutenei, eta argazkiak batzeko lanean lagundu zutenei ere.  Eta zelan ez, lehenengo edizioan liburua erosi eta gozatu duten bertso zale guztiei ere. Eskerrik asko.