Bertso Eskolen eguna eta Eskolarteko finalak, Igorren
Oinak buruan lelopean elkartu dira Igorreko Kiñu gaztetxean bertsolari gazte eta bertso eskoletako kideak. Egun biribila izan da gaurkoa: Bizkaiko Eskolarteko idatzizko eta bat-bateko finalak jokatuko dira, eta Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ere gaur ospatuko da.
Idatzizko finalean gazte mordoa elkartu da:
Gero, bat-bateko finala jokatu da.
Finalistak, hurrengoak:
- Iker Garitagoitia Astigarraga
- Igor Galartza Intxausti
- Lur Ziarrusta Intxaurtza
- Lurdes Ondaro Mallea
- Paule Loizaga Legarra
- Peio Azkarate Elejabarrieta
- Txaber Altube Sarrionandia
- Unai Mendiburu Valor
Buruz burukoa Lurdes Ondaro Malleak eta Txaber Altube Sarrionandiak kantatu dute, eta azkenean, Txaber Altubek irabazi du.
Unai Iturriagak jantzi dio txapela Txaberri, eta Unaik berak ere bota du bertsoa.
Lurdesek eta Txaberrek ekainaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatuko dute.
Sari banaketaren ostean elkarregaz bazkalduko dute.
Bazkalostean, bertso eskolen tartea egongo da, sorpresaz beteta.
Eguna biribiltzeko, Oskar Estangagaz erromeria egongo da.
Antolatzaileak:
- Bizkaiko Ikastolen Elkartea
- Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Eskerrik asko laguntzaile denei, bereziki Kiñu gaztetxeari.