Bermeora heldu da gaur Eskolarteko Txapelketa
Bermeoko Eleizalde ikastolan jokatu da gaur Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa.
Zortzi gaztek parte hartu du gaurkoan ere, eta puntu gehien batu dituena, Unai Mendiburu Algortako Bertsolari Eskolako bertsolaria izan da.
Hemen, zortzi bertsolariak:
- Beñat Bilbao (Lilibertso)
- Julen Karrion (Lilibertso)
- Imanol Ziluaga (Lilibertso)
- Jon Garatxena (Lilibertso)
- Ainhoa Gorostiaga (Taket Bertso Eskola)
- Iker Larizgoitia (Taket Bertso Eskola)
- Eneko Elordui (ALBE)
- Unai Mendiburu (ALBE)
Saioaren egitura:
Ohiko moduan, saioak atal bi eduki ditu. Lehenengoan, hurrengo ariketak egin dituzte:
- Berba bati bertso bat, gehienez, hamarreko handian.
- Lau oinak emanda, bertso bat osatu.
- Zortziko handian, bina bertso.
Bigarren atalera sailkatu diren bertsolariek, hurrengo ariketak ere egin behar izan dituzte:
- Zortziko txikian, bina bertso.
- Bakarka, gai bati bertso bat, gehienez hamarreko handian.
Gaurkoan bigarren atalera pasatu diren bertsolariak, hurrengoak izan dira:
- Beñat Bilbao
- Eneko Elordui
- Iker Larizgoitia
- Unai Mendiburu
Azkenean Mendiburuk lortu du puntu gehien batzea, eta beraz, maiatzaren 22an Getxon jokatuko den Eskolarteko finalerako txartela lortu du.
Gaurko saioan Leire Garatxena aritu da gai emaile beharretan. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Jurgi Fuentesek, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik.
Eskolarteko Txapelketaren hurrengo saioa bihar jokatuko da, Deustuko Berbaizu euskara elkartean, 17:00etan.
Sailkapena:
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa edukiko ditu. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da maiatzaren 22an Getxon jokatuko den finalera. Finala osatzeko beste lau bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.