Adituen analisia
Bertsolari Txapelketaren finala
2018/01/11"...egun bizi eta luze hori amaitu ondoren, argi baino argiago zegoen: bai bertara hurbilduek eta bai lehiakideek ere euskara maitatzen dute. Bertsolarien arteak hizkuntza biziarekiko maitasunean du sorburua eta, aldi berean, maitasun horrek artea goraipatzen du". Kultura herrikoian da aditu Karin Barber antropologoa, eta ahozko eta idatzizko kultur sorkuntzak ditu interesgune, bereziki Nigeriako Yoruba hizkuntzakoak. Birminghameko Unibertsitatetik etorri zen ikertzailea, finala Mintzola Terrazatik jarraitzeko.
Odolik gabe: izerdia eta bertsoak
2018/01/11"Bertsolariek beren armarik onenak erabiltzen dituzte, hau da, erretorika, estilo-baliabideak eta hizkuntzarik politena eta sakonena. Helburua, bat-bateko bertso hori betiko bihurtzea eta bat-bateko une horretatik haratago eramatea da, haizeak eraman ez dezan, freestylean gertatzen den moduan." Endika Gutierrez "Invert" freestyleko raperoaren begietatik, finalaren inguruko gogoeta.
Gure buruaren kontra, gure munduaren alde. Finaleko bertsogintzaz gogoeta bat
2018/01/09"Gure munduaren alde, beste munduek ikus gaitzaten. Eta gure buruaren kontra, izan ere bertsolariaren burua baita bere arerio bakar bertsotan ari dela. Bikain prestatua joan da finalera bertsolaria, urduri bezain gogotsu dago erakusteko eta egingo du buruak laguntzen badio, orain eta hemen". Iñaki Aurrekoetxearen ekarpena.
Gaur udaberri bat dabil
2017/12/22"Txapelketa honetan erabili diren doinuei gagozkiela, esan daiteke benetako udaberria, loraldia, bizi izan dugula udazkenean. Oparoa izan da oso bertsolarien ekarria, bai doinu berrietan bai hautatutakoetan" Martin Aramendiren txanda, adituen analisien tartean.
Anomalia
2017/12/22"Nire ustez, aurtengoak bektorearen erpin normalera apur bat gehiago gerturatu garela erakusten duten inoiz baino adierazle gehiago izan ditu". Manex Agirreren ekarpena aste honetan.
Autofikzioa eta maltzurkeria
2017/12/12"Alzheimerra lukeen norbaiten larrutik abestuta bertsolariak poto egingo balu, ez duelako azken oinera iristerako lehena berbera erabili duenik oroitzen, zein argumentu luke epaimahaiak penalizaziorako?" Aste honetan Harkaitz Canoren txanda.
Infoxikazioa, subtestua, ertzak eta beste: finalerdiei begirada bat
2017/12/05"Pertsonaiak ez dira hitzekin bakarrik mintzo, hitzen intentzionalitatearekin ere mintzo dira. Esaten dutenak esaten ez dutenak adinako garrantzia izan dezake. Subtestua da iceberg-aren alde ezkutua, eta testua guztion bistara dagoena. Subtestua da pertsonaiaren eta bera inguratzen duten zirkunstantzien barne-mundua." Ainhoa Agirreazaldegiren ekarpena dugu aste honetan.
Hilekoaren mintzoa
2017/11/28"Aspaldi honetan bertso munduan duela gutxira arte isilduta egon diren gorputzak ari dira azaleratzen: emakumeak, gizon-ez-gizonak, ubeldutakoak, homosexualak, haurdunak, itsuak, down sindromedunak, zaintzaileak, zaharrak, harrerako haurrak...", Eider Rodriguez idazleak adituen analisien tartean egin du bere ekarpena.
Onuragarria izan liteke txapelketaren formatua Herrialde Katalanetara eramatea?
2017/11/21"Bertsolaritzak egindako bideari erreparatzea lagungarria izango da gure bidea sumatzeko. Utz diezaiogun etorkizunari gu glosak egiten harrapatzen". Mateu Matas "Xurí" Mallorcako glosadorearen ekarpena, adituen analisien tartean.
Gai horrek badu haria
2017/11/14"Uste dut, indarraren indarrez, txapelketak hipertrofia moduko bat daukala giharretan eta horrek gaiei eta bertsolariei erasan diela". Aste honetan, Josu Goikoetxearen analisia.
Txapelketaren barregrafia (posible) bat
2017/11/07"Bat-batean ari garenean (entzuleak ere bat-batean txalotzen du entzundakoa) inertziek leku gehiago dute, gainera, eta umoreak berarekin dakarren dibertsioaren baitan ez dago filtroa pasatzeko tarterik". Ane Labakaren ekarpena adituen analisien tartean.
Uztia eta eguzkia
2017/10/24"Bertsolaria beti ibili da zubi-lanean, hizkera estandar-antzekoaren eta dialektoen artean. Beti zubi-lanean, lehenaren eta orainaren artean. Beti izan da tradizioaren almazen bizi eta gaur egungoaren kronikari zorrotz, aldi berean. Ez da koherentzia falta. Ahozko poesiaren ezaugarri bat da. Bertsoa bertso egiten duena, eder egiten duena". Aste honetan, Eñaut Agirrek egin digu ekarpena.
Final laurdenetako bertsogintzaz
2017/10/17"Txapelketatan koadernoa askotan aipatzen da. Motxila ere esaten zaio. Aldea dago ordea koadernotik koadernora. Bertsotik bertsora. Laritik larira eta keratik kerara. Nolako bertsolaria, halako koadernoa. Badira laukiak eta laukidunak. Badira bi marradunak, hortik irten gabe zuzen aritzeko. Orri zuriak dituztenak ere badira, non hasiko eta non bukatuko duten tankerik hartzen ez zaienak". Xabier Sukia bertsolari eta kazetariak final laurdenetako fasearen analisi xehea egin du.
Indar bat dabil
2017/10/10"Berria bide egiten ari da. Baina zaharra ez da oraindik joan. Geure haurtzaroan, bertsolaria gizona zen, heldua, zuria, heterosexuala, euskalduna. Pieza bateko gizona. Gi-zo-na. Ez genuen besterik irudikatzen ahal. Oraindik ere, hori ere bada bertsolaritza. Euskalduna, euskaldun petoa esan ohi den hori. Zer den peto hori. Hori da kontua". Lorea Agirre Dorronosorok identitatea eta euskalduntasunak ditu hizpide asteroko gogoeta tarte honetan.
L'esprit de l'escalier
2017/10/03"Bertsolaritza tabernetatik oholtzetara pasa zenean bezala, entzuleek ohitu egin behar izan dute itxura desberdinetara, emetasuna lotsarik gabe azaltzen duten emakumeetara, haien ahots finetara. Lujanbiok txapela irabazi zuen hartan ikusi genuen emakumeak ez direla kasualitatea, ezta bizitza laburreko lorea ere. Orduan hasi zen urtzen hainbaten gurasokeria". Bertsolaritzaren eta bertsogintzaren gainean gogoetatu du Arantxa Urretabizkaia idazleak astearteroko atal honetan.
Kantuz sortuak
2017/09/26"Kantaerari dagokion azken hitza –edo azken aurrekoa?– bertsolariarena da, edonola ere. Aukeren zurrunbiloan orekan dabil bertsolaria, modu kontziente edo inkontzientean. Une bakoitzean musika jakin batez, ezaugarri jakin batzuez, gauzatzen du esan nahi duen hori. Eta hitzaren esanahi hertsiaz gain, beste gauza asko ere adierazten ditu bertsolariak kantaeraren bitartez". Kantaeraz idatzi du Ainhoa Aizpurua Insaustik, asteartero argitara ematen dugun gogoeta tarte honetan.
Darwin eta gu
2017/09/19"Arteaz eztabaidatu zuten Someran, bertsolaritzaren funtzio politiko-sozialaz eta rockaz Kutxin, gaztetxean hartu zuten azkena eta okupaturiko etxeko zoruan etzan zenean, auskalo zein sustantziaren eraginpean baina ekibokatzeko beldur handirik gabe, ziur bota omen zuen Charlesek: "hortik, hortik joango da"". Asteartero izango dugun adituen gogoeten tartea, Uxue Alberdik zabaldu du bere ekarpenarekin.