Asier Otamendik irabazi du azken finalaurrekoa Aramaion eta erabakita geratu da finaleko seikotea
Larunbat arratsaldean, Aramaion jokatu zen txapelketako 2.itzuliko seigarren eta azkeneko finalaurrekoa. Eszenatokian, Arabako bertso eskolen sarea irudikatu nahi duen amaraunaren pankartaren aurrean sei bertsolari hauek:
Oihane Perea Perez de Mendiola
Bigarren itzuli honetako saioetan 14 bertso puntuagarri kantatu behar izan dute bertsolariek, horien artean 5 bertso bakarko lana, kartzela formatuan. Uxue Diaz de Cerio aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Asier Otamendik lortu zuen puntu gehien, 266,6 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Asier Otamendi, 266,5 puntu
Oihane Perea, 258 puntu
Serapio Lopez, 254,5 puntu
Andere Arriolabengoa, 254 puntu
Zigor Enbeita, 245,5 puntu
Izar Mendiguren, 233 puntu
Azken finalaurrekoa izanda, itxita geratu da txapelketa honen sailkapena. Bertsolariek jokatutako bi saioen puntuazioaren arabera hauexek dira lehenengo sei sailkatuak, beraz, finala jokatuko dutenak:
Asier Otamendi (Gasteiz)
Oihane Perea (Zalduondo)
Serapio Lopez (Baranbio)
Xabi Igoa (Aramaio)
Iñaki Viñaspre (Gasteiz)
Manex Agirre (Aramaio)
Bigarren itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta egon da: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua, eta Aitor Jimenez. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa aritu zen.
Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai daude
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/aramaio-martxoak-18
Bertsoaldi aukeraketa bideoetan asteazkenetik aurrera bertsoa.eus-en.
Finala apirilaren 1ean, larunbata, Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko da. Sarrerak salgai daude Printzipal Antzokiak ematen duen ohiko bideetatik, hau da, takilean bertan, telefonoz eta Printzipal Antzokiko web gunean, www.principalantzokia.org