OHOLTZAPETIK entzulea epaile egitasmoa Legution bukatu da
Udaberriarekin batera Arabako Bertsozale Elkarteak egitasmo berri bat martxan ipini zuen: “Oholtzapetik entzulea epaile”. Arabako 16 bertsolari 4 saioetan banatuta, entzuleek hala erabakita lau bertsolarik hauek kantatu zuten azken saioan: Izar Mendiguren, Oihane Perea, Manex Agirre eta Serapio Lopez.
Lehiaren eta jolasaren arteko oreka horretan, Legution egin zen azken saioa. Irabazlerik gabeko saioa izanik plazako saio baten izaera izan zuen. Bizia eta dibertigarria, hurbildu ziren bertsozaleentzat; horixe zuen helburu, hain zuzen ere, bertsozaleei saio polit bat eskaintzea.
Aintzane Irazusta gai-jartzailearen eskutik bertsolariek Legutioko kultur etxeko oholtza gainetik eta oholtzapetik kantatu zuten.
OHOLTZAPETIK egitasmoa jarraitzeko hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik2016