Manex Agirre aukeratu zuten entzuleek Aguraingo OHOLTZAPETIK saioan
Aguraingo Zabalarte etxean OHOLTZAPETIK egitasmoaren 3.kanporaketa jokatu zen. Arabako 16 bertsolari 4 saioetan banatuta, Agurainen 4 bertsolarien artean Manex Agirre aukeratu zuten bertaratu zien entzuleek.
Marta Ugarte gai-jartzaile eta aurkezlearen eskutik Manex Agirre, Zigor Enbeita, Felipe Zelaieta eta Asier Rubiok kantatu zuten. Plazako saio baten formatu eta ariketetan aritu ziren bertsolariak. Saioa goranzko joera hartu zuen, nahiz eta bertsolariek hasieratik bereganatu zuten entzuleen interesa; oso saio gustagarria suertatu zen.
Bukaerako agurrak baino lehen, bertaratutako lagunek epaitzeko ariketa egin zuten. Lau bertsolarien izenak idatzitako paper batean bat utzi behar zuten; gustukoena. Manex Agirre izan zen gustokoena Aguraingo entzuleen iritziz, eta ondorioz, maiatzaren 13an Legution kantatuko du Oihaen Pereak eta Izar Mendigurenekin batera.
Maiatzaren 6an, Amurrioko Kultur Etxean, Aguraingo 20:30an, azkeneko kanporaketa jokatuko da. Oier Suarez gai-jartzailearen eskutik Xabi Igoa, Jon Ruiz de Pinedo, Juan Mari Juaristi eta Paula Amilburuk kantatuko dute.
OHOLTZAPETIK egitasmoa jarraitzeko hemen http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/oholtzapetik2016