Gazteak Plazara egitasmoa ostiral honetan abiatuko da
Araban, bertso-eskoletatik badatoz bertsolari berriak. Hamazazpi hogeita hiru urte bitarteko bertsolariei plazan hasteko edota hazteko aukera emateko asmoz “Gazteak plazara” egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak.
Gazteak Plazara egitasmo honen lehenengo proposamena lehiarik gabeko hiru arteto txikitan burutuko da; 3 saio eta 12 bertsolarik parte hartuko dute, hauexek:
Asier Rubio (Luiaondo), Egoitz Iradier (Zalduondo), Iñaki Lertxundi (Legutio), Irati Ruiz de Pinedo (Zalduondo), Jon Sanchez (Gasteiz), Maddalen Arrausi (Gasteiz), Maria Fuentes (Legutio), Maria Izaga (Aramaio), Peru Abarrategi (Aramaio), Unai Argote (Gasteiz), Unai Etxenausia (Aramaio) eta Xabi Igoa (Aramaio).
Gai-jartzaileak Oier Suarez, Nieves del Alamo eta Marta Ugarte izango dira, eta Legution, Zalduondon eta Aramaion egingo dira saioak.
Gazteen arteko topaketa funtzioa ere bete nahi du Gazteak Plazara egitasmoak. Horregatik, saio bakoitzaren ondoren afari bat antolatuko da, bertako bertso-eskolaren laguntzaz. Interesa duenak email bat bidali dezake honetara araba.sustapena@bertsozale.eus.