Felipe Zelaietak irabazi zuen Elosun eta erabakita geratu da 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako bertsolari zerrenda
Joan zen larunbatean 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan aritzeko 5. aurre-kanporaketa jokatu zen Elosun.
Aintzane Irazusta aurkezle zela, honela geratu zen saio horren sailkapena:
Felipe Zelaieta 190,5 puntu
Maria Izaga 161 puntu
Maddalen Arrausi 137,5 puntu
Maria Fuentes 125,5 puntu
Unai Argote 124 puntu
Irati Ruiz de Pinedo 124 puntu
Azken aurre-kanporaketa izanik, Elosuko saioak itxi du sailkapena eta erabaki du nortzuk kantatuko duten 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan. Hauxek:
Oihane Perea (2013ko Txapelketako finalista, zuzenean sailkatuta)
Manex Agirre (2013ko Txapelketako finalista, zuzenean sailkatuta)
Iñaki Viñaspre (2013ko Txapelketako finalista, zuzenean sailkatuta)
Ruben Sanchez (2013ko Txapelketako finalista, zuzenean sailkatuta)
Jagoba Apaolaza (2013ko Txapelketako finalista, zuzenean sailkatuta)
Zigor Enbeita (1.aurre-kanporaketako irabazlea)
Xabi Igoa (2.aurre-kanporaketaren irabazlea)
Paula Amilburu (3.aurre-kanporaketako irabazlea)
Unai Mendibil (4.aurre-kanporaketako irabazlea)
Felipe Zelaieta (5.aurre-kanporaketako irabazlea)
Irati Anda (Aurre-kanporaketako sailkapenaren arabera)
Ander Solozabal (Aurre-kanporaketako sailkapenaren arabera)
Iker Agirre (Aurre-kanporaketako sailkapenaren arabera)
Unai Bengoetxea (Aurre-kanporaketako sailkapenaren arabera)
Peru Abarrategi (Aurre-kanporaketako sailkapenaren arabera)
Jon Ruiz de Pinedo (Aurre-kanporaketako sailkapenaren arabera)
Iker Pastor (Aurre-kanporaketako sailkapenaren arabera)
Asier Rubio (Aurre-kanporaketako sailkapenaren arabera)
Guztira 18 bertsolari izango dira. 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 17an aurkeztuko da, eta finala martxoaren 21ean jokatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.
Aurre-kanporaketen jarraipen, bertsolarien biografia, sailkapena... hemen jarraitzeko aukera dago, http://www.bertsozale.eus/eu/araba/2015eko-arabako-bertsolari-txapelketarako-aurre-kanporaketak