Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du Gasteizko jaietan
Aurten ere, Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du Gasteizko jaietako Txosnagunean, autofinantzazio iturriak bilatzeko asmoz.
Abuztuaren 4tik 9ra, arratsalde partetik goizaldeko ordu txikiak arte, zer edan eta zer jateko aukera egongo da gure txosnan. Arabako Errioxako ardo ekologikoa, afaltzeko razio bereziak produktu ekologikoaz osatuta…
Larunbata entxonsnazio eguneko bazkal ostean bertsolariak egongo dira, baita ostegunean ere gazte-karpan bertso-hop. Txosnaguneaz gain Gasteizko Aihotz plazan ere, egunero, bertso-saio bat egongo da (sakatu hemen saioak ikusteko), baita umeentzako ekitaldi bat ere Peñaflorida plazan.
Txosnagunea, Gasteizko unibertsitate gehienak kokatu dauden inguruan dago, Gasteizko tren geltokiaren beste aldean, ikusi mapa hemen.
Bertsozale, txosnara hurbiltzera animatzen zaitugu.
Hona hemen aurtengo Txosnaguneko kartela.