Euskal Herriko Eskolarteko bertsoaldiak, Bertsoan

2017/06/12
Larunbatean Saran botatako aleen hautaketa ekarriko du sarera Bertsoak. Gainera, saioaren ostean finalistek esandakoak ere bildu zituen.

Euskal Herriko Eskolarteko XXIX. edizioa jokatu zen Saran pasa den larunbatean. Han izan zen Bertsoa 13 parte-hartzaileek botatako aleak batzen; horiek entzungai izango dira bihar sareko plazan. Bestalde, saioaren ostean finalistek egindako hitzak ere jaso ditu Bertsoako kamerak eta horiek ere entzun ahal izango ditugu. 

Lasarte-Orian izandako bertso emanaldia ere gozagai izango dugu gaur bertan. Ereñotzuko saioan, atzo, Xalbadorri eginiko txistualdiari erreferentzia egin zion bertsoaldia bota zen eta hark bideratuko gaitu osteguneko elkarrizketara: Mixel Itzainak 1967ko Bertsolari Txapelketaz hitz egingo digu, hain zuzen, igandean 50.urteurrena bete zuelako txapelketak, eta honenbestez, baita Xalbadorrek jasandako txistualdi ezagunak ere.

Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin berreskuratutako ostiraleko Bertsoaldi Historikoan ere Bertsolari Txapelketa Nagusia izango da hizpide eta bertsolaritzari loturiko beste hainbat albiste ere izango dira www.bertsoa.eus atarian.

 

Eskolarteko saioko bertsoaldiak sarera ekarriko ditu Bertsoak.